Español (spanish formal Internacional)Basque (Euskara estandarra)English (United Kingdom)
Zer dira ernetutako produktuak?


germinadosErnetutako produktuak edo kimuak tenperatuta eta hezetasun zehatzeko inguruneetan ernetutako hazietatik sortzen dira.

Osasunarentzako ezinbesteakoak diren bitamina, enzima, mineral, proteina, olioelementu eta antioxidatzaile kantitate handi bat ematen dizkiguten elikagaiak dira. Osasungarriak izateaz gain, oso dastagarriak ere badira, eta edozein motatako platerretara erraz gehitu daitezke.
Ernetutako produktuak etxean ekoiz daitezkeen arren tenperatura eta hezetasun egokia izanez gero, ez da erraza kalitate oneko hazi ekologikoak aurkitzea. KIMUAK-ek hazi ekologiko ziurtatuen aukera zabala eskaintzen dizu, une egokian jasotakoak, garbituta eta kontsumitzeko prest, etxean noiznahi nahi duzun produktu erne freskoen aukera izan dezazun.

Kimuak historian zehar


Urrutiko garaietatik kontsumitzen dira ernetuteko produktuak beren ezaugarri nutritibo eta terapeutikoengatik. Kristo aurreko 3000. urtean jada Txinan helburu nutritibo eta terapeutikoengatik erabiltzen ziren. Ekialdeko beste zibilizazio zahar batzuen dietan ere bazeudela erakusten duten beste zenbait erakusle ere badaude. Mendebaldera XVIII. mende inguruan iritsi zirela ere badakigu; hasieran eskorbutoaren gaixotasunarentzako sendagai bezala erabili ziren, eta geroago, elikagai moduan. Asiako herrialdeetako dietetan beti present izan badira ere, mendebaldean 70. hamarkadan hasi zen jendea produktu ernetuenganako interes handia erakusten beren ezaugarri nutritibo paregabeengatik. Gaur egun, produktu hauek mundu osoko supermerkatu eta fruta dendetan aurki ditzakegu.

Janari bizia eta elikagarria



germinadosElikagai oso biziak dira, beren balio elikatzailea gero eta handiagoa izaten da kontsumo unera arte. Hazi ernetuaren bitaminak % 600 batean biderkatzen dira ernekuntza-prozesuan. Ernetuteko produktuek barazki eta lekaleen osagai berberak dituzte, baina proportzio handiagoan. Esaterako, dilistek ernetu aurretik % 0,43 B12 bitamina dute eta ernekuntzako 4 egun ondoren % 2,37.

Bere elikadura balio handiaz gain, ernetutako produktuak gutxien kutsatutako elikagaiak dira bi arrazoi hauengatik: kalitate oneko haziak bakarrik ernetzen dira eta ekoizpen prozesuan ez dira ongarri kimiko edota pestizidak erabiltzen.

 

Onuragarriak osasunarentzat

 

Ernetutako produktuek ezaugarri terapeutiko bikainak dituzte:


  • Dietan produktu hauek sartzeak sistema inmunologikoari mesede egiten dio, heste-flora birsortzen du eta digestio-prozesuak estimulatzen ditu.

 

  • Dituzten bitamina eta mineral askoei esker, ernetutako produktuak oso gomendagarriak dira haurrentzat eta haurdun dauden emakumeentzat.

 

  • Gure organismoa ingurumenean ditugun hainbat kutsatzaileetatik desintoxikatzen laguntzen dute.

 

  • Kolesterola gutxitzen dute eta tumore gaiztoen tratamendurako dietetan erabiltzen dira. Brokoli ernetuak sulforafano kontzentrazio altua dute; Paul Talalay Baltimore-eko (AEB) John Hopkins Unibertsitateko doktoreak brokolian aurkitu zuen enzima bat da. Brokoli kimuetan sulforafanoaren eta minbiziaren aurkako beste zenbait substantzien kontzentrazioa 20 edota 50 aldiz handiagoa da landare helduan baino. Talalay doktoreak zera dio: “brokoli kimu kantitate txikiek minbiziaren arriskuen aurka landare helduaren kantiate handiek adina babesten dute”.  Talalay-ren esanetan, brokoliaren kimuak “minbiziaren arriskuak murrizteko  dieta erraza osatzen dute”.  

 

  • Aurrez digeritutako elikagaia da, lekale egosiak eroan ezin dituztenentzat, urdail delikatua dutenentzat edo haur eta zaharrentzat oso gomendatua.

 

  • Kimuek eta ernetutako produktuek kaloria oso gutxi dituzte, oso egokiak dira beraz argaltzeko dietetarako. Esaterako, 100 g alpapa-kimuk 18 kaloria besterik ez dituzte.

 

  • Elikagai integral bat denez ernetutako produktuek gosea denbora luzeagoan asetzen dute.

 

Nola jan / Sukalde erabilera 


Germinados 3Gomendagarriagoa da gordinik jatea, egosterakoan beren nutrizio propietateen zati handi bat galtzen bait dute.  Kimu osoa jaten da, hosto eta sustraiak ere bai.

Bakarrik edota edozein platerretan bateratuz jan daitezke  (entsaladak, otarteakoak, arrautzopilak, hornigaiak, etab.). Hainbat sukalde-erabilera dituzte. Ikusi gure Errezetak atala.

Iturri-belar, errefau, ziape, tipula edo allorbearen ernetuak, espezia bezala erabilita ukitu gozagarri bat emango diete edozein plateri.